Booktegi.eus

LO-KANTA

Miren Gorrotxategi Ezkaratzean sartzear nagoela, atea tupustean zabaldu eta norbait irten da barrutik. “Gabon” esan diodan arren, ez dit begiratu ere egin, eta purrustadaka urrutiratu da etxe ataritik, maletatxo bat eskuan. Erlojuari begiratu eta binaka…


ARRAUTZA KOSMIKOA

Poetaren izen bera zeukan aitonak: Virgilio. Nik apenas gorde nahiko nuke haren oroitzapenik, baina… https://www.booktegi.eus/liburuak/arrautza-kosmikoa/?utm_source=mailpoet&utm_medium=email&utm_campaign=euskal+literatura+euskaraz+booktegi https://www.booktegi.eus/wp-content/uploads/2023/09/Arrautza-kosmikoa-Ugaitz-Agirre-Zapirain.epub https://www.booktegi.eus/wp-content/uploads/2023/09/Arrautza-kosmikoa-Ugaitz-Agirre-Zapirain.mobi Click to access Arrautza-kosmikoa.pdf


AHUAKATEAREN ZAINTZARAKO GIDA

Maitane Perez Zaindu. Hori izan da X-ri esan dion azkeneko gauza. X-k irakurri duen azken mezua. Momentuz. Zaindu zaitez, esan dio, ardura bere gainetik kenduz, berak zainduko ez duelakoan, urrunduko delakoan, nahiz eta hori oraindik…


BOOKTEGI JAIALDIA

Aurten ere BOOKTEGI JAIALDIA ospatuko dugu, urriaren 28an, Usurbilen. Eguna agendan gordeko duzu, eta bideotxoa lagunekin partekatu? Aurtengo partaideak, besteak beste, Nere Ibarzabal, Eneko Bidegain, Arrate Egaña, Ugaitz Agirre, Miren Gorrotxategi, Maitane Perez, Maialen Akizu,…


GAUEKO TXANDA

Nerea Ibarzabal Giza harremanetarako arduradunak aldaketaren berri eman dionean, Billek buruarekin baietz egin dio. Ez du bere betiko “bababai” azeleratua ahoskatu, guztiz ados dagoela adierazi nahi duenetan darabilena. “Ulertzen duzu, ezta, Bill? Zentrala beste enpresa…


ARGIAK MAITE EZ ZUEN GIZONA

Eneko Bidegain Bi segundoero klank, klank. Bi segundoero bat erortzen da kutxara; Afrikako termita mota batek arrautza erruten duen bakoitzeko bat. Klank. Bi segundoero euro bateko txanpona. Klank, klank. Minutu baten buruan 25 txanpon metatu…


ENERGIA SUBROGATUA

Arrate Egaña Joseluk ez ditu Gabonetako oporrak gozatzen. Bestelako aire batean murgildu dira kaleak, dendak edo telebistako iragarkiak; Gabonetako espirituak edozein agertoki mudatu du. Joseluren etxeak, aldiz, beti bezain soil jarraitzen du, amonak ez omen…


EGUZKILORE

  Eguzkilore oraindik irakurtzen ez duten euskaldunentzat da: euskaldun gazteenentzat. Ipuin guztiak hiru formatutan daude eskuragai: liburu digitala, audioa, eta bideoa. Bideoetan eta audioetan Oihana Maritorenak kontatzen dizkigu ipuinak; liburuetan eta bideotan Irrimarra bikotearen marrazkiek…


VINCENT VAN GOGH: BIOGRAFIA ETA BEREIZGARRI PSIKOPATOLOGIKOAK

  Hainbat egile   1853ko martxoaren 30ean jaio zen Vincent Van Gogh Herbeheren hegoaldeko Groot-Zundert herrian, Brabanteko iparraldean. Eliza Erreformatuko abade baten semea zen. Pertsona barnerakoia zen; txikitatik bereizi izan zen Vincent bakardaderako zaletasunagatik eta…


ALFONSO SASTREK BERE BURUAZ BESTE EGITEN DU

  Alfonso Sastre   Alfonso Sastrek bere buruaz beste egiten du ekarri du euskarara Joxemari Carrerek. Aspalditik ezagutzen nuen jatorrizko testua; baita Joxemarik egindako bertsioa ere. Estimatu behar zaio ahalegina berari, ezbairik gabe, eta Booktegiri…