Noleskine – Uxue Juarez Gaztelu

Bizitza V

Herensugearen pausoen hotsaz orro eginez sartu zinen nire bizitzan. Denok dakigu herensugeek herriak ihartzen dituztela. Halaxe egin zenuen zuk. Orain altzariak kiskalduta turista madarikatuen artean bigarren eskuko azokan murgiltzen naiz elkortu gabeko aztarnak bilatu nahian.

Gehiago irakurri...

Bizitza IV

Hogeita hamarrak bete berriak esku artean munduak eztanda egiten dizu.


Bizitza III

Ez dute zarata handirik ateratzen, amaren esku zimurtuek. Harri bat edo erreflexu bat besterik ez zara haien artean. Pisurik gabe, ezerezean desegiten den ur t a n t a r e n a r n…


BIZITZA II

  Oraindik ere existitzen denaren gainean nire ama joan etorrian. Valerie Mejer Amaren sabeletik ihes egin gerora lurraren sabela izoztutik ihes egiteko ezerezean amak betetzen duen lekura itzultzearren.


BIZITZA I

Bizitza: kolore urruneko adatsak eta irria hortz artean daramaten neskato urdinez beteriko sutontzia.


Ihesbidea

Emakume batek   paisaiaren baitan kokaturik   ezerezean   atzamarra   galtzen duen   emakumearen poema   idazten du.       Emakume bat   zeinek   oinutsik   ahotsa galduta   poemari ihes egiten…


Igerian dabiltzan animaliak

Neguan gauzatzen diren ipuinei buruz ari naiz. Amodioak galduko zaitu, ohartarazi zuen amak Txanogorritxo. Eta alaba, amodioa zer ote zen jakin ezinik, beldurtuta, bueltako bidean galdu zen. Ipuin honek hala dio: Nola edo hala hiria…


Abiapuntua: Animaliaren hizkuntza

Eta mina helduko da gupidagabe animalia zartatuaren bila. *** Argia urratzearekin batera iratzarri eta azala zatitzen dut. Eskuak lehenbizi zartadurak ondoren ukabil itxiak azazkalak hatz-koxkorrak. Ahoa aurpegia begiak orduan. Begiak irekitzen ditudala amesten dut baina…


Voyeur

Begirada arrunta izan zitekeen, baina argiak denborak eta elurraren deiadarrak desitxuratu ninduten.  


Zerumuga

Bizikletak giltzapean daude patioko zoru bustiarekin kontaktuan. Haize hotzaren etorrerarekin batera, lehenbiziko argien islak begietan. Euria hasi orduko, etxe barruan gaua irakiten.   Zuhaitzak erleak errezelak mamu itzal deabru bilakatuta. Apurka-apurka kondairen unea heldu da….