Xerar Urrutia Jorajuria

OIHANE

  Laminaren besoetan, magiaren ametsetan, maitasunaren saretan, erori naiz goiz honetan.     Ezagutu zaitudanean, ur uhertura nindoan, amultsuki babestean, ene buia izan nahian.     Gaur dugun amodioa, bien artean banatua, gaua, eguna bezala,…


ARTIZAR

  Goazen aire berri baten arnastera, iduzki berri baten alde berotzera. Zuri galdetzen dautzut egitea, zure bihotzak sentitzen duena.    Goazen bizi berri baten aldera, elkarrekin arnasa berpiztera, amodiozko pindar ederrak dir-dir egin dezala gure…


ASKATASUNARI DEIKA

Batzuetan askatasuna, ezer erraitea da, hautatu zaitudala, gauza ederrena izan da. Nik ere zaitut hautatu, amodioz bete bainauzu maitasunak inguratu gaitu, bihotzak ditugularik lotu. Zure begietan dut irakurri, grina beroaren iturri, zu baizira nere iduzki,…


ARRANO BELTZAREN ITZULERA

Gau honetan amets egin dut, ekia gauean zela piztu. Urte luzeen ondotik, frustrazioa ezaguturik, mundua aldatzen ari da, amesten askatasuna. Eguneroko bizian, jende guztien artean, euskara da karrikan, aditzen alde guztietan. Gau honetan amets egin…


HEGOA

Lore guztiz xarmagarri, miragarri, duzu gure bihotz osoa ideki, ezpain finetatik egin duzu irri, poztasun goxoa diguzu ekarri, gure argi, maitasunaren iduzki, muxu zuri. Eder, ezti, ta haizearen jainkosa, ume, haurra, amodioaren fruitua, bihar, etzi,…


AMODIOAREN HATSA

Nahiko nizuke adierazi, kantu hau, dizudana idatzi. Hitz hauek daitezela isuri, zure bihotzean gaindi. Musika honen goxotasuna, oihartzunaren amodioa, zuri eskaini nahi dizudana, josten gaituen melodia. Larrungo haizearen ferekak, txistu berrarmonizatuak mendiko ahotsaren abestiak, sortu…


GAUR GOIZEKO EGUNSENTIA

Goiz honetako egunsentiak dirdiratsu argi bereziak, esnatzen ari dira xoriak inarrosten dituzte hegalak. Baten-bat txistuka hasten da, kantuz, sortzen melodia, besteek dute ematen segida, bilakatu da, sinfonia goxoa. Zure leihoaren parean dira, zuri eskaintzeko musika,…


HAUTUAREN TENOREA

Egun batean hautua egin beharko da, egun horretan argiak izan beharko gira, jakin beharko dugu nor nahi dugun izan, jakin beharko dugu zer nahi dugun izan. Elebitasunak hiltzen baitu gure hizkuntza, euskara zaharra indartzeko ordez,…


PINPIRINA ETA IZARRA

Ilunalde fresko-fresko batetan airatu nintzen hegalak zabalduta, orekan segituz haizeen bidea, ilargi dirdiratsu baten behean. Pentze eta lore ederren artean gogotik hegalka ari nintzenean, izar ezti bat irriño ezpainetan, agertu zautan zeruaren erdian. Zoin ederra…


GOIZALDEA

Lehen ilunabarra kanpoan, ostiral arrats honetan, hogeita hamar urte barnean, zer poza hori ikustean! Txorikumea habiatik ateratzean, lehen saltoa egin beharrean, bizi berri baten hastapen horretan, kuraia, beldurra, nahasten buruan. Zertan gelditu da Herria? Nolako…