2050. urtean gizateriak bi lur planeten baliabideak beharko ditu.

Gaur egun, erabiltzen ditugun baliabide naturalen kantitatea gero eta handiagoa da. Kontsumitu nahi dugun guztia ekoiztu ahal izateko naturatik hartu behar ditugu lehengaiak eta denbora pasa ahala, gero eta baliabide gutxiago daude. Lur-planetak dituen baliabide naturalak mugatuak direlako eta gizarteak ditugun beharrizanak mugagabeak direlako.

Horretazgain, baliabideen kontsumoa hauen ekoizpena baino askoz azkarragoa da, honen ondorioz, ez du denborarik ematen beste batzuk birsortzeko. Horrela jarraitzen baldin badugu 2050. urtean bi lur-planeta behar izango ditugu gure beharrizanak asetu ahal izateko.

Gainera, duela urte batzuk arte, herrialde azpigaratuak baliabide gutxiago edo bat ere ez kontsumitzen zituzten. Orain, horietako lurralde batzuk, India eta Txina bezala, garatzen hasi dira eta horrekin batera baliabideen kontsumoa izugarri handitu da.

Ez ditugu bakarrik baliabide horiek abiadura azkarregian kontsumitzen, baizik eta, kontsumo horrekin izugarrizko kutsadura sorrarazten ari gara eta kutsadura horrek baliabide horiek eskasagoak eta kalitate baxuagokoak izatea eragiten du eta gure osasuna arriskuan jartzen du baita ere.

Esandako guztia kontuan hartuta, hausnarketa bat egin beharko genuke erantzukizunez kontsumitzeko; birziklatzen, berrerabiltzen eta energia berriztagarriak erabiltzen, garbiagoak eta mugagabeak direlako.