EKONOMIA GU GARA

Andoni Ruiz

Ekonomia da gaur egun gehien erabiltzen dugun hitzetako bat; ekonomia gora, ekonomia behera… Baina azkenean, hain orokorra bihurtu zaigu ekonomia, benetan dena baino kontzeptu zailago bihurtu dugula. Hoberena adibide bat azaltzea izango da, hobeto uler dezagun.
Demagun gure denbora kudeatzeko plana egiten ari garela. Hogeita lau ordu ditugu eskolara joateko, jateko, lo egiteko, lagunekin zigarroak erretzera EZ joateko, bideojokoetara jolasteko…. Eta zerrenda luze bat.
Normalean, ez dugu denborarik hori guztia egiteko, eta beraz, beti, zerrendatik zerbait kendu behar dugu. Orain demagun bideojokoak kentzen ditugula, asko gustatzen bazitzaizkigun ere.
Horra hor ekonomia arazo bat, guk geuk ebatzia! Ekonomia gure bizitzako izkina guztietan dago, eta orain arte ez genekien zer zen. Orain nik buruz dakit: baliabide urriak dauzkagunez, ezin ditugu beharrizan guztiak asebete, eta aukeratu behar dugu, aukeran ez dagoena aukera kostua izanda. Erraza da, gero, ekonomia!