Txahal biribilkia

Osagaiak:

  • Txahal biribilkia (kilo bat)
  • Tipula
  • Baratxuria
  • Azenarioa
  • Perrexila
  • Ardo txuria edo koñaka
  • Salda egiteko pastilla bat
  • Olioa
  • Gatza
  • Irina

Haragiari gatza jarri ondoren, kozinatzeko korda batekin lotu, irineztatu eta olio pixka bat duen eltze batean pixka bat frijitu, kanpoko geruzari kolore pixka bat eman arte. Orduan,aurretik txikitutako tipula, baratxuria, azenarioa eta perrexila gehituko dizkiogu. Ondoren, baso txiki bat ardo txuri edo koñak gehitu, baso bat ur, salda pastilla eta mantso egosten utzi. Egina dagoen jakiteko, sukaldeko termometro bat haragi zatiaren zentroraino sartu eta 80 ºC-tara iritsi denean, egina dagoen seinale.

Behin egina dagoenean, saltsa eta haragia bereizi, haragia hozten denean xafletan moztuko dugularik. Saltsari azkenengo puntua emateko, irabiagailua erabili. Behin xerrak eta saltsa elkartuta, jateko prest izango dugu!