Agurra

Kaixo lagunak

Hona hemen gure azkeneko lana. Hasieran zail samarra ikusten genuena, arazorik gabe bete dugu eta hilero gure ekonomia txokoan gai berri eta interesgarri bat aurkeztu dizuegu. Azken finean gure nahia, ekonomia modu desberdinean azaltzea zen eta helburu hori bete dugula uste dugu.

Gure lehenengo testuak zioen bezala, ekonomia ikasten dugu ekonomialariek engainatu ez gaitzaten, eta hala da. Uste baino garrantzitsuagoa baita ekonomia jakitea, egunero irakurtzen zein entzuten duguna hobeki ulertzeko eta gure mundua benetan ezagutzeko. Izan ere, askotan oinarrizkoa ez jakiteagatik politikoek dioten guztia sinesten baitugu eta horrek ez gaitu eramango erabaki egokiak hartzera.

Ekonomiako atal desberdinak jorratu ditugu: Gabezia eta pobreziaz mintzatu gara, naturaren jabetzari buruz, egun hain presente dugun soldata minimoaz eta langabeziaz ere hitz egin dugu eta modu ulergarrian ekonomia zer den azaldu dugu.

Gu garela ekonomia, eta beharrezkoak garela ekonomiaren garapenerako, argi izan behar dugu. Beraz, gure buruari galdetzen diogunean Zer da ekonomia? Erantzuna erraza da…

Ekonomia gu geu gara

Horrela bada, espero dugu txoko hau interesgarria iruditu izana eta lekukoa batxilergoko lehenengo mailako ikasleei pasatuko diegu, jakinda gure ikaskideek aurkeztuko dutena oso interesgarria izanen dela.

Hurrengorarte.

Zizurko batxilergoko bigarren mailako ekonomia ikasleak: Leyre Munarriz, Maialen Martinez, Olaia Garcia, Iranzu Fernandez, Andoni Ruiz, Nagore Goñi, Nahia Valencia, Maider Casado eta Ana Lasa.