AMURRIO

Martxoan eta apirilean, haur liburutegian ekitaldi desberdinak antolatuko dira, haurren irakurtzeko interesa pizteko. Horietako bat, orri markatzaileen lehiaketa izango da. Gaia, ‘Amurrion irakurriz’ izango da eta 3 kategoria desberdin egongo dira, 4-6 urte, 7-9 urte eta 10-12 urtekoak. Lanak apirilak 4 eta 18ra bitarte aurkeztu ahalko dira.