Lluis Llach: “Hesola” (1968)

Siset zaharrarekin nintzen
atarian solasean
goizean argi hastean
gurdiak pasaeran.

Siset, ikusi hesola,
nola gauzkan lotuak!,
desegiten ez badugu
nola egin aurrera?

Elkarrekin baietz bota,
ez du askorik iraungo,
usteltzen hasia dago-ta
laster eroriko da.

Hik tira gogor hortikan,
ta tira nik hemendikan,
ikusiko duk nola-nola
laster eroriko da.

Ai, Siset, zein luze doan
eskuak xehetu ditut,
ta nekatzen naizenean
gailendu egiten da.

Badakit, ustela dago,
baina, hain da astuna,
ezinak gainditzen bainau.
Kantaidazu, laguna:

Elkarrekin baietz bota…

Hik tira gogor hortikan…

Siset zaharra isildu da,
haize txarrak eraman,
berak ote daki nora,
ni, berriz, atarian.

Gure gazte berri hauek
pasatzen direnean,
ahotsa igota hasten naiz
Sisetena kantuan.

Elkarrekin baietz bota…

Hik tira gogor hortikan…