EREÑO

Ereño Busturialdeko eskualdean kokatzen den herria da, Urdaibiaiko biosfera-erreserbaren barne. 10,72 km karratuko zabalera dauka eta egun 266 lagun bizi dira. Mendiz inguraturik dago, Busturrigain eta Ereñozarreko San Migel artean. Ea, Nabarniz, Kortezubi, Ispaster eta Gautegiz-Arteagarekin mugak ditu. Lau auzok osatzen dute udalerria, Akorda-Bollar, Basetxeta-Atxoste, Elexalde-Zieta eta Gabika.