BAKAIKU

Burundako udalerri honi dagozkion Erdi Aroko agiri zaharretan aspaldiko zerga batek zuen izena ageri zaigu, “gailurdirua”, alegia. Aditu batzuen irudikotz, etxe bat eraiki eta teilatuaren bukatzerakoan ordaintzen bide zen. Alta, ospakizun tipi bati loturik ere zegoen, hain zuzen ere eraikitze hondar lanetan egiten ohi zenari. Izan ere, Nafarroako toki batzuetan jai sinboliko hori egun oraindik egiten ohi baita.