GETXO

Getxo hainbat auzoz osatutako udalerri haundia da, Algorta, Algortako Portu Zaharra, Aiboa, Areeta, Neguri, Elexalde edo Andra Mari eta Itzubaltzeta edo Erromo. Mugak Portugalete, Leioa, Erandio, Sopela, Berango eta iparraldean Bizkaiko golkoarekin. Auzo ezberdinetan hondartza ezberdinak aurkitzen dira. Areetan Areetako hondartza, Algortan Ereaga eta Arrigunaga, Sopela aldean Azkorri eta Barinatxe, azkeneko hau Sopela eta Getxo artean. Algorta portuak hondartza txiki bat ere badu.