LEGAZPI

Legazpiko jai nagusiak maiatzean ospatzen dira, Santikutzak. Iturburutzat Mirandaolako gertaera dute. Apirilaren 30ean hasi eta maiatzak 4ra arte diraute, azkeneko egun honetan txikien eguna ospatuz. Badira herrian ospatzen diren jai gehiago ere, Olentzeroa, Erregeen kabalgata, inauteriak, Sanjuan, San nikolas eta korpus zortzigarren eguenan egiten den oilar jokoa.