BARGOTA

Denbora luzez, hain zuzen ere XIII eta XIX. mendeen artean, Biana udalerriari loturik izan da. Dirudienez, gaztelarren eraso militarrak medio, aipatu erabakia hasiera batean babes hobearen bermatzekotz hartu bazuten ere, berantago ez zen afera konpondu. Horrela, tarte handia igaro eta 1818an bereizi ahal izan zen. Hots, 2018an banantze horren bigarren mendeurrena izanen da.