ERATSUN

1900 eta 1960 artean auzokide kopuruari eutsi bazion ere, udalerriak hondar hamarkadetan joera demografiko kezkagarria erakusten du. Izan ere, aipatu epean dauzkagun zazpi erroldetan 434 eta 468 bitarteko zenbakiak jaso badira ere, 1970ean 326 lagun zituen, eta hondarrekoa den 2013ko erroldan 159 biztanle, bertzerik ez du.