GORLIZ

Gorlizko hondartza 842 metro luze ditu eta herriko erdigunetik gertu kokatzen da. Hondartza garaian sorosleak 11:00etatik 20:00etara egoten dira. Hainbat kirol praktikatzeko aukera dago bertan, surfa, bela,piraguismoa edo boleibol besteak beste. Urtero abenduan zaldi lasterketa ospatzen da hemen. Inguruan, tabernak, jatetxeak, aparkaleku haundia, mahaiak, eserlekuak, barbakoak edo haurrentzako jolastokiak daude, baita dutxa, komun publiko eta iturriak guztion esku.