HIRIBURU

1793. urtean 480 auzokide zuen, hots, oraingo hamarrena. 1793 eta 1866 artean populazioa bikoiztu zuen, 962 erdiestekotz. Ondoren, halere, krisialdia pairatu eta aipatu kopuruaren berreskuratzekotz ia mende oso bat itxaron behar izan zuen. Ordutik, baina, nabarmen hazi da. 1968an 1.469 lagun zuen, 1975ean 2.608, 1990ean 3.676 eta egun 4.500 inguru, 2.005. urtean 4.756 ere elkartu bide zuen arren.