ZALDIBIA

Juan Inazio Iztueta Etxeberria 1767ko azaroaren 29an jaio zen Zaldibiako idazle eta koreografo ospetsua. Lanbide askoren artean zergabiltzaile eta gartzelako zuzendari izandakoa. Euskal dantzak hilzorian zeudenean berreskuratu zituen, Donostian dantza taldeak sortuz. Larramendi izan zuen defendatzaile. 1847an argitaratutako liburuan Euskal Herriaren historia, kultura eta folkloreaz idatzi zuen “Gipuzcoaco provinciaren condaira edo historia”. 78 urte zituela zendu zen.