UZTARITZE

1793. urtean 1.877 auzokide bazituen ere, 1800. urtean 1.539 baino ez, 1806. urtean oraindik 1.583 izatekotz. Urte horietako krisialdia gainditu eta 1841 nahiz 1876 bitarte antzeko populazioa ukan zuen, 2.340 inguru, alegia. Gorabehera batzuk ezagutu eta 1926.urtean 2.062 bizilagun bide zituen. Hitz batez, mende oso batean ez zuen hazkunderik gauzatu. Areago, 1962. urtean 2.393 lagun zituela irakurtzen ahal da, beraz aldaketa nabarmenik ez. Hondarrean, baina, azken hamarkadetan garapen bizkorra duela ezin ukatu, 2007ko erroldan 5.506 baititu.