ALTSASU

Iritzi bat baino gehiago biltzen ahal delarik, ondorengo argibidea arront eztabaidezina izan ez arren, udalerriak auzo hauek dituela erraten ahal da: Altzania, Amaia, Ameztia, Baikolar, Beheko benta, Burunda, Donibane, Eguzkitza-Iortia, Erkuden, Gartzia Ximenez, Geltokia, Santikurutze, Intxostia, Isidoro Melero, Larrainbide, Zelai-Zuntaipe eta Zumalakarregi.