MIARRITZE

1793. urtean 929 auzokide bazituen ere, jada 1831. urtean bikoitza erakusten zuen, 1.892 alegia, 1866 urtean berriz bikoiztekotz: 3.652. Areago, handik bakarrik 15 urterat, 1881.urtean, 8.527 bide zuen, eta 1896an 11.869. Hitz batez, mende batean mila bizilagun ez zuena hiri bilakarazi zuten. Eta, urratsez urrats, hazkundeak jarraitu egin du, 2007ko erroldaren arabera 26,836 lagun baitu. Halere, kasu, 2012ko datuek 25.330 agintzen baitute.