ASTEASU

Herriko udaletxea 1760. urtean Jose Lizardi jaunak eraiki zuen. Aurrekaldean bi balkoi eta hiru arku ditu, baita herriko armarria ere. Hiru eraikin erlijioso aurki daitezke herrian, San Pedro eliza, Santa Cruz baseliza eta Santa Marina baseliza. Baserriei dagokionez Euskal herri arkitekturaren eredu hoberenetarikoak dira.