BALIARRAIN

Baliarraini buruzko lehen aipamena XIV. Mendeko dokumentu batean aurkitua izan zen. Hala ere, 1615 arte ez zen Tolosatik banandu, herri izaera hartuz. Geroago Amezketa, Altzo eta Abaltzisketarekin batera “Amezketako Batasuna” eratu zen. Helburua herri hauen intereasak Gipuzkoa mailan defendatzea zeukatelarik. Beranduago Ikaztegieta eta Orendainekin elkartu zen, azkenean 1991n berriro bananduz.