GETARIA LAPURDI

1793. urtean 355 auzokide zuen eta, gorabeherak medio, 1911 arte ez zuen kopuru hori bikoiztu ahal izan: 719. Berantago biztanlegoa handitu eta egun 1.322 biltzen bide du, 2007ko erroldan 1.327 elkartu arren. Hitz batez, ondoko Bidarte edota Miarritzen ezaguturiko hazkunde itzela hemen ez da hain nabarmena izan.