ENERITZ

XX. mendean udalerriaren auzokide kopurua jaitsi zen. Izan ere, 1900. urteko erroldan 419 biztanle zituen, eta 1991an 189 baino ez. XXI. mendean, halere, joera aldatu, hirigintzaren bide oparoa jorratu, etxe multzo berriak eraiki eta demografia berreskuratu dela ezin uka. Horrela, 2013ko erroldan 365 auzokide zituen.