HENDAIA

1793. urtean 481 auzokide zuen, eta 1861. urtean 456 baino ez. XIX. mendearen hirugarren herenean, baina, garapena handia ezagutu zuen. Izan ere, 1872. urtean 1.084 bide ziren, 1886an 2.019 eta 1901. urtean 3.215. Hitz batez, berrogei urtetan populazioa zazpi aldiz biderkatu zuten. Areago, ondorengo hamarkadetan berdin jarraitu zuten: 1911an 4.213, 1931an 6.939, 1968an 8.006, 1975ean 9.470, 1982an 10.572… Hondarrean, eta 2010ko erroldaren arabera, 15.370 biztanle du.