EUSKARA ELEBIDUNA?

Nafar Gobernuaren aurrerapausuak ikusita, euskara sustatzeko eta bere erabilera normalizatzeko ildoa oso argi ez daukatelakoan nago. 

Errate baterako, Osasun Txartela elebiz eskuratzeko eskualdunok eskatu beharko. Baina, non bizi gara?

Ni Zizur Nagusian, eremu mixtoan barne dagoen herri batean. 

Beraz, lehenengo lepotik burua: Nafar euskaldunok gure eskubideak berreskuratzeko aitzineko gobernuarekin bezala egin behar, hots, behin eta berriz eskatu, behin eta berriz eskari ber-berak egiteko beharra. 

Ikusiak ikusita, aitzineko otsoak kar-kar ariko dira, halako artalde euskalzale itsu honek euskararen alde harturiko neurri ausarten aitzinean.