UDABERRIKO IKASTAROAK IRUÑEAKO AUZOENEAN

Eta udaberriarekin batera… landatutako ikastaroen hazia hozitu egin da eta eskaini nahi dizuegu. Apirila eta Maiatzan zehar ikastaro trinko ezberdinak ditugu, makrobiotika, tango, estanpazioa eta irudien transferentzia. Landareek egiten duten bezala inguruan dituzun bitartekoak xurgatu zu zeu handigoa izateko. Anima zaitez!

Adi! Izena emateko epea plazak amaitu arte edo ikastaroak hasi baino hiru egun lehenago. Auzoeneatik pasa zaitez astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara eta astearte eta ostegunetan ere 10:00etatik 13:00etara. Informazio gehiagorako auzoenea@aldezaharra.org edo 606 24 81 24 dei ala idatz dezakezu.

Mila esker!!