8. ASTEBUKAERA – EKONOMIA ZIZUR BHI IKASLEAK

Zortzigarren astean, nire mugikorraren karkasa eta jartzen ez ditudan belarritako batzuk sartu ditut kutxan.

Mugikorraren karkasa oso apurtuta dago, eta nire mugikorretik erortzen da, baina bada ez bada gordetzen dut ez daukadalako besterik. Eta belarritakoak, nahiz eta asko gustatu, mina ematen didate.

Laida Erro Díez

Astebukaera honetan aldatu dut, pianoko partiturak bota ditut, liburu batekin batera.

Bederatzi urte daramat pianoa jotzen eta partiturak metatu egin zaizkit, txikitakoak oraindik dauzkat eta ez ditut behar. Aspaldikoak dira.

Txikitan irakurtzen nuen liburu bat sartu dut kutxan, armairuan dauden milaka liburuen artean, bat aukeratu dut.

Anta Mendibil Pérez de Laborda