ARRUAZU

Udalerri hau, zein auzokideek “Arbazu” deitzen baitute, desagertzekotan izan da. Horrela, eta erroldei dagozkien datuen arabera, duela ehun urte, mende bat, 330 biztanle inguru zuen. 1970eko hamarkadan, halere, 180 baino ez. Bada, milurte honen hasieran 100 lagun ere ez ziren, populazioa, oro har, hagitz zaharkiturik zelarik. Egun, baina, berritzen ari dela dirudi, eta gozatzen duen kopurua hondar hogeita bortz urtetako handiena da.