ARTAZU

XIII. mendean populazio gunea Deierri udalerriaren baitan kokaturik zegoen. Berantago, berriz, XV. mendetik aitzinerat, Mañeruibarrekoan. Edonola ere, datu hau hagitz aipagarria, 1495 urte aldean herri basamortu bilakatua zen, erran nahi baita auzokiderik ez zuela. Hondarrean, 1850 inguruan, egungo udalerria osatu zuen.