Enlil (sumeriarren mitoa, segur aski k.a. 3000. urtea baino antzinagokoa)

Enlil, zeinaren aginduak urrutiraino iristen baitira,
hitz santuaren jabea da;
erabaki aldaezinaren Jauna,
patua betirako ezartzen duena;
bere begiekin herrialdea ikuskatzen duen Hura.
Zeinaren argi gorenak herrialde guztien bihotza arakatzen baitu;
Enlil, Palio zuriaren azpian erosoki eserita dagoena,
palio gorenaren azpian;
Botere-, handientza-, erregetza-dekretuak betetzen dituen Hura.
Lurreko jainkoak ikaraturik haren aurrean makurtzen direna,
zeruko jainkoek xalotasuna erakusten diotena…,

Hiritik itxurak beldurra eta begirunea ezartzen ditu…
Fedegabea, maltzurra, zapaltzailea,
Bera…, salatzailea,
Harroak, itun apurtzaileak,
Enlilek ez du onartzen horiek beren gaiztakeriak hiriaren barnean egiterik.
Sare Handia…,
Ez du uzten maltzurrak eta gaiztaginak ihes egin dezaten haren sare-begietatik.

Nippur—Aita bizi den santutegia, “Mendi Handia”,
ugaritasunaren oholtza, Ekur goraka doana…,
Goi mendia, Herri noblea…,
Haren Printzeak, “Mendi Handiak”, Enlil Aitak,
Ekurreko oholtzan ezarri du bere bizitokia, santutegi gorenean.
O, Tenplu, zure jainkozko legeak, zerua bezalakoak,
ezeztatu ez daitezkeenak,
Berorren erritu sakratuak, lurra bezalakoak,
ez daitezke astindu,
Berorren jainkozko legeak, Amildegiaren jainkozko legeen antzekoak direnak:
inork ez ditzake beha,
Berorren «bihotzak» ezin iritsizko santutegia dirudi,
zenita bezain ezezaguna…
Berorren hitzak otoitzak dira.
Berorren elkarrizketa erregua da…,
Berorren erritua zoragarria da,
Berorren festei gantza eta esnea darie,
ugaritasunean aberats dira,
Berorren biltokiek gozamena eta zoriona dakarte…!
Enlilen etxandia, ugalkortasunaren mendia…

Ekur, lapis-lazuliaren etxandia, goi Bizitokia, dardar eginarazten duena,
Berorren errespetua eta berorren terrorea zerurainokoak dira,
Berorren itzala herrialde guztian hedatzen da,
Berorren altuera zeruaren bihotzeraino iristen da.
Eta bertan jauntxoek eta printzeek
beren dohaintza sakratuak egiten dituzte, beren eskaintzak,
otoitzak, erreguak eta eskaerak egitera joaten dira.

O, Enlil, Berorrek begirada dontsua egozten dion artzaina,
berorrek hots egin eta herrialdean goratu duen hori…,
Berori doan atzerriko herrialdeak zanpatzen dituena:
hurrupaldi lasaigarriak nonahi salduak,
altxor joriekin ateratako sakrifizioak,
Hona hemen zer ekarri duen; biltegietan
Eta patio zabaletan, bere eskaintzak banatu ditu.
Enlil da, Artzain duina, beti mugimenduan dena,
zeinak, arnasa hartzen duten guztien buruzagiak,Artzainarengandik
erregetza sorrarazi baitu,
Eta koroa sakratua ezarri erregearen buruan…

Zerua, Enlil Printzea den tokia;
Lurra, zeinetan bera baita Handiena;
Anunnakisak, zeintzuen jainko goren hura baita.
Berorren Handientzan patua ezartzen duenean,
ezein jainko ez da ausartzen hari begiratzera.
Bere bisir loriatsuari bakarrik, Nusku txanbelanari,
erakusten dizkio bere aginduak eta bihotzeko hitza:
haiei buruz informatzen du,
bere agindu unibertsalak betetzeko agintzen dio,
Arau santu guztiak kontatzen dizkio,
jainkozko lege guztiak.

Enlil gabe, “Mendi Handia” gabe,
Hiri bat bera ere ez litzateke eraikia izango,
saltoki bat bera ere ez litzateke sortuko:
Ukuilu bat bera ere ez litzateke eraikiko,
apaiz bakar bat bera ere ez litzateke jaioko;
Ez mah apaizik ez apaiz eme handirik
ez litzateke hautatua izango aruspizetzaz;
langileek ez lukete ez ikuskaririk ez langilebururik izango…;
Ibaietan, emaria handitzen deneko urak ez lirateke aterako bere lekutik;
Itsasoko arrainek
ez lukete arrautzarik ipiniko ihitzetan;
Landan eta belardian,
zereal aberatsek ez lukete bihituko;
mendiko basoetan landatutako arbolek
ez lukete fruiturik emango…