Sumer (sumeriar mitoa, segur asko k.a. 3000 urtekoa baino antzinagokoa)

O, Sumer, herrialde handi unibertsoko herrialdeetan.
Beti argiz betea, zu, Sortaldetik Sartaldera,
jainkozko legeak banatzen dituzunak herri guztietan!
Zure legeak lege loriatsuak dira, ezin iritsiak!
Zure bihotza sakona da, hondogabea!
Zuk damaizun egiazko jakintza…, zerua bezala, ukiezina da!
Bizia ematen diozun Erregeak hilezkortasunaren diadema erakusten du!
Bizia ematen diozun Jauna betirako koroatzen da!
Zure Jauna Jaun ohoragarria da;
An-rekin, Erregeak, bere lekua hartzen du Oholtza zerutarrean.
Zure Erregea «Mendi Handia» da, Aita Enlil…
Anunnakisak, Jainko Handiak,
Zure etxean finkatu dute bizilekua.
Zure baso zabaletan jaten dute.
O, Sumer etxandia, izan bitez ugariak zure ukuiluak,
biderka bitez zure behiak,
Izan beza artegi sail bat,
Izan beza ezin konta ahala ahari…!
Zure tenplu hunkiezinek eskuak gora bitzate zeruraino!
Zure etxaldean anunnakisek erabaki bitzate patuak!