SMALLFOOT EUSKARAZ

Golem zinemetan ikusgai

La Morea (Iruñea) – Alhondiga (Bilbo)

Izenburua: Smallfoot.

Zuzendariak: Karey Kirkpatrick eta Jason Reisig.

Iraunaldia: 96′. Marrazki bizidunak.

Trailerra: https://youtu.be/53l_16qZ03A

Jatorrizko musika eta izar ugariz osaturiko aktore taldea duen adin guzietako ikusleentzako animaziozko abentura da. Smallfoot filmak mito bati norabide berria emanen dio. Yeti gazte eta bizkorrak ustez izaten ez zen zerbait aurkituko du: gizaki bat.

Gizakiaren inguruko albiste horrek yetien komunitate xumean zirrara sortuko du; izan ere, haien elurturiko herrixkatik haratago zerbait gehiago izaten ahal den pentsatzen hasi izanen baitira. Adiskidetasunari, aurkikuntzaren balioari eta pozari lotutako istorio berria.