LETRAK KOLOKAN BERRIZ?

Bigarren Mundu Gerraren ondorioz, AEB hurbilagoa suertatu zitzaigun europarrei.

Handik ekarri ziren tramankulu intelektualen artean, pentsamendu positiboarena izan zen bat.; beste batzuk ez ziren izan hain hain hain izan: “chewing-gum”, Marilyn Monroe, Elvis Presley, Fred Astaire, “peanutbutter”, Carlitos eta Snoopy… bakar batzuk aipatzearren.

Europa zahar honetan, honela por honela esanda eta bote prontoan esanda, bestelako modak genituen: absurdoren antzerkia, existentzialismoa, pertsonalismoa, eta Espainia frankistan neoklasizismoa. Zuek pentsatu beste arloetako mitologia-itemak zein izan ziren: Tourra, Seat 600, etab.

Horra arte sarrera: baina zer dela eta psikologia positiboak egin duen gorak azkenaldi honetan, Mendebaldeko herrialdeetan, behinik behin? Izan daiteke, akaso, psikologiaren gorakada zabalaren barneko fenomeno bat.

Arte tradizionalek (literatura, arte plastikoak…) betetzen zuten tokia murriztu da, dagoeneko, itxura batean. Arteek betetzen zuten tokia murriztu da, azkar batean. Arthur Schopenhauer iraganeko edergailua bihurtu ote da: haren ustez, artea zen bizitza zentzuz eta tajuz eramaten laguntzen zigun baliabide nagusietako bat.

Dramatiko jarrita esango dugu gizarte berriak atomoak behar dituela, hau da, gizaki atomizatuak: noranahi, nonahi eramangarriak estandar orokor baten barruan, sustrairik gabeak eredu globalizatzaile eta neoliberal baten eredura.

Agustín García Calvo filosofoak aspaldi abisatu zuen estatuak banako lokabeak behar dituela, asmoak aurrera atera ahal izateko.

Delako psikologia positiboak mugatu ditzake gizartearen eta gizataldeen eraginkortasuna. Agian komeniko litzateke psikologiatik soziollogiarekin orekatzea.

Ez dirudi ausartegia esatea psikologia positiboak mugatu egin duela literaturaren eremua ere, nolabait iragazita literaturak zuen eskumena sentimenduen adierazpenean eta diziplinartekotasunean.

Kinka larria: lan bila bazoaz, jarrera positiboa erakutsi. Hala ere, kontsumitzaile automata baino zeredozer gehiago izan gura baduzu, kontuan izan ohiko autolaguntza amerikarrek produktuak baino hurbilago eta eraginkorrago, denetariko arte-produktu autoktonoak, zerrenda oparo eta ederrean, eta eralgi sos horiek modu burutsuan.

Produktibismoa eta arteak ez dira beti ado setorri. Euskarak berak ere lekua topa beharko du merkatal hazkunde itzel honetan, kontsumo gizartean.

Azken batean, psikologia positiboa ez da literatura klasikoak edota klasikoak bultzatzen zuena baino: bertuteak eta management pusketa gutxi-asko elkarrekin josiak. Beste naturetan irakurlea liluratu gura dute egunerokoan jende arruntari gertatutako zerak aipatuta, berez eta askotan fikzioa izateko itxurakoak.

Ostera, har ezazu Epikteto (Disertazioak); har ezazu Seneka Luziliori gutunak eta EHUko Klasikoak bildumako biak1, etab.; Epikuro (Gutuna Menezeori), Zizeron (betebeharrei buruzkoa, etab.), Aristoteles (Etika), Axularren Gero, Kenpisen Imitazioa2, Haranederren Philotea3, Akinoko Tomasen EHUko Klasikoak bildumako antologia, Jean de Lafontaineren Alegiak4, esaera zaharrak, Martin Duhalde, Ontsa hiltzeko bidia, Etxeberri Sarakoak gazteei eginiko gutuna, Hendrike Knórren Euskal Gazteari opuskulua, Duvoisin, etab., etab. … literatura zabaleko baliabide horiek. PDF merkean izango dituzu, eta kutsadura aldetik inolako tinta eta zelulosa gasturik gabeak… Egin kasu, irakurle.

Psikologiak gizartea ahaztu egiten du: ez dago komunitate linguistiko gutxiturik. Humboldtek proposatu zuen bezala, herrien ikuskera berezia, apur bat Skinner psikologia konduktistaren kontra, oraintsu Noam Chomskyk proposatuaren arabera Bilbon egin den sariketa batean. Geuri, Txillardegiren Hizkuntza eta pentsaera etorri zaigu gogora, UEUk oraintsu berrargitaratua.