ILARGIPEKO FOTOSINTESIA

Patxi Lopez de Tejada

Patxi Lopez de Tejada ofizinista da. Ofizinista izateaz gain poeta da, batere poserik gabeko poesiadun poeta. Patxik imajinatzen duen umearen kontrakarreko ihesak beste denbora eta dimentsio batetara eramango zaitu ezinbestean, gazte eta berde izateari laga genion 1992ko abuztuaren 11-ra esate baterako, edo Turuñuelo (mon amour) delako herrira. Patxiren poemek ez zaituzte axolagabe lagako. Oso bestela eurak irradatzen duten energiari esker, letren materia ez-organikoa, organiko bihurtuko da zure baitan oharkabean. Sastakatuko zaitu goxoki.

EPUB

MOBI

PDF

ZIP

http://booktegi.eus/liburua/171/ilargipeko-fotosintesia-patxi-lopez-de-tejada