Ostiral honetan, Igartza jauregian 19:00etan bertako ekintzaile eta Ikerlariak izango ditugu: Iker Agirrezabal, Mikel Alvarez, Eñaut Tolosa, Leire Mendizabal eta Erkuden Mendizabal.
Gogoratu ere, Lemniskata Kaierakeko azken liburua bazkideek dohanik jaso dezakezuela bertan eta besteek 5 €ren truke erosi dezakezuela.
Gogoratu ere, Igartzako errotan zabalik dagoela “Goierri mende bat lehenago (posta txarteletako irudietan) / El Goierri hace un siglo (visto a través de la tarjeta postal)” erakusketa; 16 rollup-etan jasotzen dira liburuko argazki eta testuak neurri haundian.
Bisitak merezi du. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara dago zabalik; larunbata eta igandeetan, 11:30etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Bisitatan ere aforoa zaindu beharra dago.
Aldaketarik ez badago hau izango da gure zikloko programa:
*Azaroak 27, ostirala, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian: Bertako ikerlari eta ekintzaileak.
*Erakusketa: Goierri mende bat lehenago (posta txarteletako irudietan)
Azaroaren 30 arte Beasaingo Igartzako Errotan.
Abenduaren 16tik urtarrilaren 15era Ordiziako Barrena jauregian.
*Lemniskata Matematika Argazki Lehiaketa: argazkiak bidaltzeko epea zabalik abenduaren 31 arte.
Zure interesekoa izango delakoan eta programaren berri zabaltzen lagunduko diguzulakoan, jaso agurrik beroena
Jose Luis Etxezarreta (618569762)