MOTHER, I AM SUFFOCATING KRESALA ZINEKLUBAN

Abenduak 16 (Antzoki zaharra 19:00)

MOTHER, I AM SUFFOCATING. THIS IS MY LAST FILM ABOUT YOU (2019) 76 min Lesotho

Zuzendaritza: Lemohang Jeremiah Mosese

Gidoia: Lemohang Jeremiah Mosese

Argazkia: Lemohang Jeremiah Mosese

Musika: Guy James Cohen

Aktoreak: Thato Khobotle, Mercy Koetle, Pheku Lisema, Molibeli Mokake, Tsohle Mojati, Napo Kalebe.

Drama

Sinopsia

Emakume batek, bizkarrean egurrezko gurutze bat daramala, afrikako herrialde batetako lugorriak zein kale jendetsuak zeharkatzen ditu. Saltzaile ibiltariak, eskaleak, sumindutako jendea, jende errukitsua… doakio atzetik. Aldi berean, arkume bat, bere artaldea utzita hirigunera iristen da, bertan, harakin baten eskutan, larrututa eta zintzur eginda bukatzeko. Beste nonbait, emakume bat ehuntzen dabil, teilatu gabeko etxe batetan, bere semearen aurpegian kiribilduta dagoen artile hariari tiraka. Filme hau ibilbide soziopolitiko zein sinboliko bat da, bere barne erlijioa, identitatea eta oroimen kolektiboa dituena.