SHADOWS

Martxoak 16ean, aukera ezin hobea izango dugu John Cassavetes-en SHADOWS filma ikusteko. Gainera, pantaila handian ikusiko dugu. Sarrera erosita daukazu? Ez… Azkar ibili eta lortu zure sarrera. Zure zain izango gara Trueban!

Saioa 19:00tan hasiko da eta sarrerak Truebako lehiatilan salgai izango dira, egunean bertan, 18:00tatik aurrera. Hala ere, sarrerak, gure webgunean (https://bit.ly/3jzrydc) eros ditzazkezue. Online salmenta, asteartea 16an, 17:30tan itxiko da.

Shadows. AEB. 1959. 87 min.

  • Zuzendaritza: John Cassavetes

  • Gidoia: John Cassavetes

  • Musika: Charles Mingus

  • Argazkilaritza: Erich Kollmar

  • Aktoreak: Lelia Goldoni, Ben Carruthers, Anthony Ray, Hugh Hurd, Cliff Carnell, Tom Reese, Rupert Crosse, Dennis Sallas, John Cassavetes

  • Drama

Benny, Leila eta Hugh New Yorken bizi diren Afroamerikako hiru anai-arreba dira. Leila Davidekin (New Yorkeko intelektual bat) dabil, baina festa batean Tony ezagutuko du eta maitasuna egingo dute. Tonyk Leila mestiza dela jakiten duenean, ezin izango ditu saihestu, arrazari buruzko aurreiritziak sentitzea. Horregatik, Hughek, ez dio utziko bere ahizpa berriz ikusten.