EUSKOK 50.540 EUROKO EMAITZA EGIN DIE IPAR EUSKAL HERRIKO ELKARTEEI

Aurten ere, errekorra hautsi du Euskoren % 3ko emaitzak ! 2021ean Euskok 50.540 euro eman dizkie 61 elkarte hartzaileri.

Larunbat honetan, hogeita hamar bat elkarte bildu ziren Surfrider Foundation-en Biarritzeko egoitzan, Euskoren “txekea” berreskuratzeko eta ondoko urteetan ere % 3ko emaitza hori garatzeko formakuntzetan parte hartzeko.

Informazio gehiago

Euskok zerbitzu zibikoko langile bat xerkatzen du Eusko Egunaz arduratzeko!

Eusko Eguna besta herrikoia larunbat batez iraganen da, hitzaldi, tailer, elkarteen herrixka, laborarien merkatu eta kontzertuekin.

Gertakari honen inguruko eginkizunak anitzak dira: estrategia eta antolaketa, komunikazioa, logistika, plangintza, laguntzaileen kudeaketa eta abar.

Herritar zerbitzuko langileak Baionan lan eginen du, 8 hilabetez eta astean 24 orduz. Azaroaren 1ean hasiko da lanean!

Argibideak eta hautagaitzak

33 Herriko Etxe Euskoren kide!

Alderdi sinbolikotik haratago, elkargoek tokiko moneta zinez erabiltzea da Euskoren eragin ekologiko, solidario eta ekonomikoak areagotzeko giltzarrietarik bat.

Irakur artikulua

[Tutoriala] Nola ireki Eusko kontu bat?

Jarraitu Jonen azalpenak bideoan, zure kontua berehala irekitzeko! Erraza da eta fite egiten da; 5 minutu besterik ez dira behar!

 Ikus bideoa

Euskok informatikari boluntarioak xerkatzen ditu!

Debian zerbitzariaren administrazioa (eguneratzea, aplikazioen garapena, kudeaketa)

PHP, ReactJS, Django eta Python garapena 

Eman ezazu zure talentua Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten alde!

Izan laguntzaile!

[Lan eskaintza]

Bai Euskarari Elkartearen xedea da alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz.


Bai Euskarari Elkarteak Ipar Euskal Herrian Bai Euskarari Ziurtagiriaren sustapen lanean aritzeko TEKNIKARIA behar du. Era berean, Elkartearen gainerako proiektuetan ere lagunduko du.

Lan eskaintza ikusi

 

Euskoa erabiltzea ez da sekulan hain erraza, bizkorra eta segurua izan!

1.000 jende baino gehiagok erabili dute euskopay aplikazioa
ordainketa bat egiteko! Eta zuk?

Euskoa, nik ere bai! 

Europako tokiko monetarik handienaren
milaka erabiltzaileekin bat egin!

Kontu bat ireki

Euskal Moneta

Cordeliers karrika, 20
64100 Baiona
05 33 47 54 11


info@euskalmoneta.org
www.euskalmoneta.org