2021KO XIBERERA IKASTALDIA

Trilogia bat idazteko moduko materiala bildu nuen 2019ko üdako xiberera-barnetegian, eta orduan, honako hau idatzi nuen testuaren bukaeran:

«Amodioaren mintzajeaz ahantzi ziren GARAT pastoraleko aktoreak Pagolan, eta beraz, ni ene maite galdüaz orhoitu nintzen, hura enekilan han Xiberoan eta pastorala ikusten egoitea maite izanen lukeela pentsatu nuen… Beharbada ene bizitzako gizona izan da, benetan maite dudana eta benetan maite ninduena, eta beraz, beharbada inoiz baino gehiago oroitu naiz maite dudan hartaz. Beharbada duela bost urtetik hona ene bihotza harena delako, ez dut xibererazko barnetegian ligatu edo dragatu ahal izan, baina bakantzetan bezala deskonektatu dut barre asko egin dudalako, eta horrek on egin dit uda honetan. Xibererazko adieran, AGIAN itzuliko zait ene maite galdüa, eta berriz ere izanen gira uros eta zoriontsu! Edo… agian, manexen adieran? Etxerako bidea arratseko 9etan hartu nuen, gainerako lagunez agurtu eta Orioko ikaskide bat kopiloto harturik. Ilargi ederrak liluraturik. Gogorik ez etxeratzeko, aste trinkoa izan baitzen pastoralarekin biribilduz, baina uros… trilogia bat idazteko materiala bildu baitut astebete-betean! TO BE CONTINUED…»

JARRAITUKO AL DUT?

Eta bai, hastapen hartako jarraipena izan zuen aurtengo üdan, Xiberoako Basabürüako eskualdean oraingoan, Ligi-Athereiko “Ühaitza” aterpean izan zen Xiberera ikasteko barnetegian, hain zuzen ere.

Xorino kanthari hau 2021ean oraingoan, Xiberoko abentura honen segidan ez zen bakarrik joan, baizik eta bere lagun min Aingürürekin eta Bilboko Begoña adiskide ezagutu berriarekin.

Oraino ez dut trilogiarik burutu, baina xiberera barnetegiaren bigarren egonaldi honen nondik norakoak eguzkitan hasi genituen igande arratsaldez Ürrüstoi-Larrabilen Abdelkader pastorala ikusten, eta ondoren, arratserako iritsi ginen Ligi-Athereiko barnetegira… toki eijerra, eijerrik bada, Basabürüaren bihotzean dagoen aterpea!

Lehenbizi, Ligi herriraino joan ginen, eta hango zubi eder zahar xarmangarriari harri mitologiko bat falta zaion bezala, guri ere zerbait falta zaigulako ez genuen berehalakoan aurkitu barnetegia; ez genekien ziur non zen aterpea, eta hango bati galdegin genion üskaz. Azkenean arribatu ginen Athereiko Ühaitza aterpera! Eta hantxe beste egoiliar ikasle batzuekin topo egin genuen:

Cathy, Jean-Pierre, Karen, Didier, Maylis, Erwan, Clement, Alazne, Garazi, Aritz,
Ainara. Aingeru, Mikel, Jabier, Begoña, Jugatx, Jon eta beste batzuk… akortziaz ahaztu eta ezin oroitu. Barka ene akatsa…

Nik batzuk ezagutzen nituen, eta horietako bik (Garazi eta Aritz) eurek hartu zuten logelan leku egina zidaten, baina nik ene adiskide Aingeru ez nuen bakarrik utzi nahi, harekin joan bainintzen. Beraz, logeletan egokitu ginen. Nik erabaki nuen ene adiskide Aingerurekin sartzea lauko gelan, eta literez osatutako gela hura osatzeko, Bilboko Begoña eta Esther egonaldiko sukaldari bikaina bildu zitzaizkigun.

2021/07/26

Biharamunean, goizean goiz jaiki gintüzün xibererazko ikastaroan hasteko. 2019an bezala, irakasle bera genuen: Joseba Garai. Ikasleen artean, Jugatx eta Jon Berastegiko bikotea, Erasoko Alazne gaztea, Heletako Mikel ausarta, Arantzako Itziar irribarretsua, Usurbilgo Aritz kazetaria, Bilboko Begoña atrebitua, Donostiako Aingeru nafarra, eta Oriotik Jabier eta Garazi osaba-iloba.

Xiberera-barnetegian manex eta hegoaldekoez osatutako talde horretaz gain, beste bi talde zeuden, xiberera hasiberrientzat eta xibereraz bigarren maila batean zeudenentzat. Beste bi taldeetako irakasleak Ramuntxo eta Niko ziren, eta barnetegiko koordinatzaile Joana. Hiru taldeetako jendea aste osorako lantaldeetan sailkatu gintuzten, barnetegiko lanak (mahaia jarri, garbiketa, arratsaldeetako atelierrak…) elkarrekin egiteko.

Lehenengo goiza klasean igaro ondoren, bazkaria genuen, eta ondoren Athereiko inguruak gehiago ezagutzeko asmoz bertako Lexantzumendi mendi-kaskora igo ginen.

Menditik jautsi ondoren, herrian barna ibili ginen: elizan sartu ginen, eta hilerria ere bisitatu. Athereiko biztanle batekin elestatzen aritu ginen, eta ondoren barnetegian Athereiko jaun mera izan genuen bisitari. Hark herriko kontu administratibo-politikoen berri eman zigun xiberera goxoan. Afaldu ondoren, gaüaldia izan genuen, eta berandura arte egon ginen hizketan eta kantuz.

2021/07/27

Biharamunean goiz jaiki ginen berriro ere goizeko ikastaldira joateko, eta Allande Etxarten hitzalditxoa izan genuen ESAN ERRAN interneteko hiztegiari buruz. Junes Cazenavek idatzitako xibererazko hiztegiaren berri ere eman zigun, bi liburukitan osatua.

Eta arratsaldean txütxüka-atelierra izan genuen, eta korapiloak egiten ikasi genuen Battitta xiberotarrarekin, eta afal ondoren gaüaldia Nicole Lougarot idazle polemikoarekin. Izan ere, maskaradei buruzko ikuspegi kritiko bat plazaratzen dabil zuberotar antropologoa, eta nik haren liburu erosi nion: Buhameak, historiarik gabeko jendea?

Eta azkenik, bukatzeko, gure barnetegiko ereserki bilakatu zen kantua abestu eta dantzatu genuen: Ekialde.

2021/07/28

Biharamunean, gure ereserki horren doinuarekin oraindik gorputzean, hasi genituen eguneroko xiberera-eskolak, eta bazkal ondoren, ibilaldia izen ginuen bortüra, Larrainetik goiti, Popol artzainaren etxola bisitatzera eta haren istorio jakingarriak xibereraz aditzera. Lainopean sartu ginen borda haren sutondoaren berotasunean elkarrekin kafe bat edatera.

Ondoren, Larrainera joan ginen Urmuga jaialdian parte hartzera, eta hantxe besteak beste, Mikel Urdangarin eta Amorante kantariak zeuden.

2021/07/29

Ostegunez, goizean eskolak izan genituen, eta arratsaldean arozgoa-atelierra Pette arotzarekin.

Bien bitartean, xiberera-ikastaldiko beste talde batek ibilaldia izan zuen Allande Socarros zendu berriarekin, eta nik, beraz, ez nuen hura pertsonalki ezagutzeko aukerarik izan, baina gugan bego hark erakutsitako guzia.

Eta afal ondorengo gaualdian denok orkestra bat osatu genuen Karen australiarrak ateratako hainbat musika-tresnekin, eta gure ahotsekin: ikaragarri eijerra sortu genuen musika Maylisek eman zigun “baninduaien” kantuarekin!

2021/07/30

Xiberera-barnetegiko hondarreko egunean azken xiberera-eskola, eta Garazik bere ottorekin 2019ko barnetegiaren ondoren idatzitako (eta Orion saritutako!) bertso-sorta kantatu zigun, eta hunkitu ginen biziki, ni soilik bai.

Bazkalondoren barnetegiari amaiera emateko denok Atharratzera joan ginen eta pista-jokü batean parte hartu genuen taldeka banaturik. Horren ondoren, Prefosta tabernan Battittak Xahori buruzko mintzaldi bat eman zigun, Xahoren sortetxea izan baitzen orain taberna eta gaztetxea dena. Ondoren, afari-pìknika egin genuen Gasteizko musika-talde batek giroturiko herri-gaualdi batean.

2021/07/31

Parranda luzearen ondoren, biharamunean xahaketa- edo garbiketa-eguna zen, eta denon artean dena bildu genuen. Eta ondoren, agur hunkigarria… eskaini zigun Bretainiako Erwan eskualdunak bere gitarrarekin.

Aste osoa lainopean bezala, azken eguna ere euripean pasa genuen, eta Barkoxera joan ginen maskarada ikustera, gure taldeko Cedric-ek parte hartzen baitzuen.

(TO BE CONTINUED…) JARRAITUKO AL DUGU?

ORO EZ DÜZÜ DENA

Oro izan nahi nizüke
irus izaiteko:
etxea, lanpostu huna, bikotekide maitagarria, haurrak…

Oro izan nahi nizüke
irus izaiteko
eta arren itzuliren nüzü züre ondora
arrajinen nüzü dagün urthean Xiberoala
oro ez dudanez,
maitemindurik izanik
“badakizüt” oro ez düzüla dena
eta oro ukanik ere
ez nizüla irus, heltübada
eta agian arrajinen nüzü dagün urthean
Basabürüala edo Iratiko txaletetara
irus izaiteko züen ondoan.

Oro izan nahi nizüke irus izaiteko
eta horregatik arrajinen nüzü Xiberoala,
heltübada berantegi baita oro ukhaiteko,
nahiz eta baratz bat egin nahi izan ene maitearekin,
arrajinen nüzü harekin dagün urthean ere züen ondora.

Oro izan nahi nizüke
irus izaiteko
eta horregatik ametsetan arrajinen nüzü
lagün maite batek erran baitzautan
oro ukhaitea ez zela posible
eta irus izanen nüzü züre ondoan
eta horregatik ametsetan
jarraikiko düzüt
eta arrajinen nüzü Xiberoala.