ZINEMA ZUBIAK

Ikus-entzunezko Ekoizleen III. Topaketa Zinema Zubiak programaren baitan 


Zinema Zubiak programa Akitania Berriko, Nafarroako eta Euskadiko enpresen eta profesionalen arteko harremanak eta ikus-entzunezko proiektuen garapena sustatu eta dinamizatzeko sortu zen, eta haren III. topaketa egingo du martxoaren 17an Iruñeko Punto de Vista zinema festibalaren barruan.

Zukugailua, NAPAR eta Ibaia elkarteek koordinatzen dute, Euroeskualdea osatzen duten hiru lurraldeen ordezkari gisa. Iruñeko zitarekin, azaroan Bilboko Zinebi jaialdian (2. edizioa) eta irailean Donostiako Zinemaldian (1. edizioa) egindako topaketei jarraipena ematen diete.

 
Jardunaldia NaparDocs ekimenarekin hasiko da, urtero Punto de Vistaren baitan NAPARek antolatzen duen ekimena. Bertan, gidoi eta zuzendaritzari, ekoizpen zein banaketari buruzko hiru mahai-inguru izanen dira, profeisonalen arteko eztabaidarako gunea sortuz. Festibalak gonbidatutako pertsonek moderatuko dituzte eta datozen egunetan iragarriko dira.

 
Hiru mintzaldi horietatik abiatuta, NaparDocs-ek esperientziak trukatzeko, gure prestakuntza aberasteko eta kezkak, sormen-uneak eta erronka komunak partekatzeko aukera ematen digu, beste profesional batzuekin loturak sortuz.


Bazkaltzeko atsedenaldiaren ondoren networking saioa iritsiko da.
Banakako bilkura profesionalen bidez, jarduera honen helburua da ikus-entzunezko lankidetza eta koprodukzioa sustatzea, horrela Pirinioen bi aldeetan mugaz gaindiko zubiak sortuz, Zinema Zubiak proiektuaren izenak adierazten duen bezala.

 
Topaketa hauetan parte hartzeko 
https://labur.eus/ZinemaZubiak helbidean dagoen web formularioa bete beharra dago martxoaren 3a baino lehen. Izena emateko epea amaitu ondoren, datu horiek gainerako parte-hartzaile interesatuekin batera partekatuko dira, bilerak ezarritako ordutegiaren barruan antola ditzaten. Bilera horiek bertaratutakoen artean kudeatuko dira, eta agenda osatzen joan beharko dute.

 
Ikus-entzunezko proiektuak garatu eta arlo honetan aliantzak bilatzeko interesa baduzue aukera paregabea da hau eta bertara gonbidatu nahi zaituztegu.

 
Eguna: martxoak 17 osteguna

Tokia: Luneta Aretoa, Baluarte (Baluarte Plaza z/g, Iruñea)

PROGRAMA

  • 9:00 Akreditazioa

  • 9:30-14: 00 Napardocs

    • Zinemari buruzko mahai-inguruak

  • 14:30 Bazkaria

  • 16:30-18: 30 Speed meeting

    • Hitzordu profesionalak

 

IZENA EMATEA

Izena eman ahal izateko, inprimakia bete behar da martxoaren 3a baino lehen (egun hori barne) https://labur.eus/ZinemaZubiak helbidean.