KIMUAK 2022 FILM LABURREN AUKERAKETA

Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez antolatu eta Zineuskadi elkarteak kudeatutako KIMUAK programaren 2022ko edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu da. Programa honek, Euskadiko Filmategiaren laguntza du zabalkunderako.

Dei honetan hautatuak suertatzen diren film laburrak KIMUAK deiturapean jasoko dira eta nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dira.

Film laburrak aurkezteko epea maiatzaren 25era bitarte egongo da zabalik.

Oinarriak eta inprimakia