EUROPA CREATIVAREN DESK MEDIA BULEGOAK ZINEMALDIAN

 

Europa Creativaren MEDIA programak Europako ikus-entzunezkoen industriari eskaintzeko aukera ugari ditu.

Europa Creativaren Desk MEDIA bulegoak toki askotan kokatuta daude eta gutako batzuk Donostiako Zinemaldian izango gara.

  • Erreserbatu zure kontsulta pertsonala hemeneta aukeratu herrialde, eskualde eta ordutegi bat!

Ezagutu Europako hainbat tokitako ekoizpen-panoramari eta/edo programari buruzko datu gehiago. Egin orain arte egitera ausartu ez zaren galderak!

  • Desk espezifikoekin egin beharreko kontsultak irailaren 17tik, larunbatetik, irailaren 19ra, astelehenera, arte egingo dira Industry Club @Kursaal-en Creative Europe Desk Euskadik izango duen standean. Baina, aurreko urteetan bezalaxe, Desk MEDIA Euskadi Zinemaldiko 9 egunetan bertan izango da.

Pozik aholkatuko dizuegu zuen proiektuei buruz, Zinemaldian kokatutako Desk MEDIA Euskadiren standean!