LURRAMA 2022

 

Lurramako laguntzaileak aurtengo laborantza herrikoia eta iraunkorraren saloinaren egitaraua prestazen ari dira.

Aurten data berezia dugu, ostegunean hasiko baita Lurrama. Azaroaren 11a ostirala, festa eguna baita, ostegunarekin hasiko dugu saloina, eskolak eta lizeoak errezibitzeko parada ukaiteko.

 

Mendiko eskualdea gomita

Aurten, Pirinoetako mendiak ohoratuko ditugu. Biarnotik Kataluña arte, xoko guzien berezitasunak atxemanen dira etxe ekoizleen merkatuan. Gure mahai inguruetan ere hango ordezkarien lekukotasunak eta hitz hartzeak izanen dira. Artzaingoa, turismoa, predazioa… bateratzen edo desberdintzen gaituzten hainbat elementu.

 

Tematika irudikatzen duen afitxa

Aurten berriz afitxa egiteko, argazki lehiaketa antolatu dugu. Alice Hamonic-en argazkia hautatua izan da. Aliceri Euskal Herriko bortuetan ibiltzea gustatzen zaio, eta Artzamendin goiz-argian Sylvie artzaina bere manex buru gorri artaldearekin argazkitan hartu zuen.

 

Mendiguneak bizirik !

Ostegun, ostiral eta larunbata beraz, 3 egunez, laborantza herrikoia, mendiaren ikuspuntutik aipatuko dugu.

Hazkuntza eta artzain pratikek eragin haundia dute Pireneotako mendietan. Artzaingoak lurraldearen egitura eta nortasuna emaiten die, jakintza ezberdinak biltzen ditu eta mendiko ingurumena garbitzen eta mantentzen ditu. Euskal Mendigunean, gizakiaren eta mendiaren arteko bizikidetza orekatuak paisaia dibertsifikatuak sortu ditu. Artzaingoa haren egile nagusia da. Aniztasun hori preziatzen dute herritarrek, eremu horien aisialdi erabilerak erakusten duen bezala. Aurten Lurramak gai horren inguruan gogoeta eramatea proposatzen du, mendiaren erabilpen anitzaren inguruan sortzen ahal diren arazoak eta aukeren azterketa bat

 

Argibidea:

lurrama@ehlgbai.org