ZINETIKA JAIALDIA: LAIA ALDAZ

 

LAIDA ALDAZek “IN PERSPECTIVE” PERFORMANCEA

AURKEZTUKO DU VII. ZINETIKA JAIALDIAN

Proiektu hau Iruñean ikusi ahal izanen da azaroaren 19an eta 20an;

Donostian, 26an eta 27an; eta Bilbon, abenduaren 4an

 

Laida Aldaz Arrietak, La Faktoria Choreographic Centerreko zuzendarikideak, IN PERSPECTIVE lana zuzenduko du. Lana Marta Coronadorekin (berau ere zuzendarikidea zentroan), Clarissa Cotagliola eta Stefano Mattielo italiar ikasle ohiekin eta Gregory Alliot dantzari frantsesarekin batera sortua da.  Zuzendari-laguntzailea Olatz Aldasoro izanen da eta musika-konposizioa eta -interpretazioa Juanma Urrizak eginen du.

14tik 20ra performance hau landuko da dantza garaikideko zentro honetako 5. belaunaldiko ikasleekin batera. Performancea laster estreinatuko da VII. Zinetika jaialdian. Azaroaren 19an eta 20an emanen dute Iruñeko Kondestable Jauregian; azaroaren 26an eta 27an Donostiako Euskadiko Arkitektura Institutuan; eta abenduaren 4an Bilboko Guggenheim Museoan, TopARTE programaren barnean eta Museoaren 25. urteurrena dela- eta. Faktoria Choreographic Centerreko ikasleek Iruñeko eta Bilboko emanaldi-egunetan parte hartuko dute, eta Donostiako emanaldi-egunetan, berriz, Dantzerti – Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Goi Mailako Arte Dramatiko eta Dantza Eskolako ikasleek.

In Perspective dantzaren, arkitekturaren eta musikaren arteko topaketan oinarritutako diziplina anitzeko performancea da, jokaespazio ez direnetan. Izenak dioen moduan, perspektibarekin jolasten du, eta gogora dakar giro zinematografiko bat.

Konposizio bakarra da garatzen den leku bakoitzerako; izan ere, espazioa eta ingurune arkitektonikoa kontuan hartzen dira non, nola eta zer dantza sortu nahi den erabakitzeko.

Publikoa ikuskizuna garatzen doan aldi berean ibiltzen da, eta, beraz, testuretan, koloreetan, argietan, perspektibetan eta jendea bizi den espazioa osatzen duten gainerako elementuetan inspiratutako dantza-eszenak aurkitzen ditu. Horrekin guztiarekin batera, obra honetarako bereziki konposatutako zuzeneko musika dago. Horrez gain, bertako materialek hainbat sonoritate ematen dizkiote musika-konposizioari.

Lan honen lehen bi esperimentazioak Faktoria Choreographic Centerreko 2. eta 3. belaunaldiko ikasleekin gauzatu ziren, Olatz Aldasororen koreografia-laguntzarekin eta Luisillo Kalandraka eta Iñigo Santamaria musikarien laguntzarekin.