FAS ZINEKLUBA: “LES OLYMPIADES”

 

Ikus-entzunezko emanaldia

2023ko urtarrilak 24

19:45etan

“El Carmen” aretoa, Indautxu Plaza z/g, Bilbo

3 / 5 €

Gaztelaniaz

 

Les Olympiades · 2021 · Frantzia · 105 min · Zuz.: Jacques Audiard · V.O.S.C.

(H)emen eta Inst. Français-ekin elkarlanean saioa

Gazteria multikultural baten maitasun korapiloak Parisko LesOlympiades auzoan. Emilie, Camille, Nora eta Amber, hiru neska eta mutil bat, elkarren adiskide direnak, batzuetan maitale dira eta batzuetan biak batera, adiskide eta maitale.

Camille gazte irakasle bat da, etxe bila dabilena. Emilierekin bizitzen jartzen da, frantziar-taiwandar neska bat. Nora, berriz, Parisera aldatu da, unibertsitateko ikasketak egiteko. Festa batera joango da, eta ileorde hori batekin eta janzkera sexiarekin mozorrotuko da, eta aktore porno aski ezagun batekin nahasiko dute…

Ongi kontatutako istorioa, pertsonaia sinesgarriak, irudiak zuri-beltz eder batean emanak. Filmak gure garaira dakartza ‘nouvellle vague’ delakoaren kontakizunak eta oinarri formalak, bai eta rohmeriar zinemaren gaiak ere. Itxura batean, arina eta buelta handirik ez duena, baina egiaz sakontasun zama inportantekoa.

Gonb.: Sara Mauleón Carbayo

www.cineclubfas.com