GIDOIAK IDAZTEKO TAILERRA

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik eta Tabakalerak gidoiak idazteko tailerra antolatu dute

Izena emateko epemuga: 2023ko martxoaren 2

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerak film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako tailerra antolatu dute datorren martxorako Tabakaleran, Miguel Machalskiren zuzendaritzapean. 

Gidoiak idazteko tailerra martxoaren 22tik 24ra izango da Tabakaleran Miguel Machalski gidoi analista ospetsuaren eskutik. Clint Eastwooden ‘Million-dollar Baby’, Stephen Daldryren ‘Billy Elliot’, Ingmar Bergmanen ‘Sarabanda’ eta Alejandro Amenabarren ‘Mar Adentro’ filmetako analista gisa lan egin du, eta hainbat jaialditan saritutako film askoren aholkularia ere izan da. Zerrenda osoa ikusi: https://www.imdb.com/name/nm1656311/?ref_=nv_sr_srsg₀

Gainera, tailerrak eta aholkularitzak ematen ditu munduko hainbat lekutan; CDArekin lan egin du Bartzelonan, Binger Instituarekin Amsterdamen, EAVEn eta MEDIA programako hainbat tailerretan hartu du parte. Gaur egun, aholkulari gisa dihardu Flandriako sustapen-funtsarekin (VAF), Luxenburgoko Centre National Audiovisuel-ekin (CNA) eta Torino Feature Lab-ekin.

Helburuak:

  • Gidoiaren garapen- eta idazketa-prozesuan orientazioa ematea.

  • MEDIA Co-development deialdirako proiektuak prestatzea.

Metodologia:

  • Pertsonalizatutako aholkularitza (feedback-ak, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak…).

Xede-taldea:

  • Film luze baten proiektua garatzen ari diren eta egoitza Euskadin duten gidoilariak.

Lanerako hizkuntza:

  • Gaztelera.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa –PDF edo word formatuetan aurkeztutako artxiboak baino ez dira onartuko–:

  • Atxikitako dokumentua 

  • Orrialde bakarreko sinopsia.

  • 10-15 orri inguruko tratamendua, eskuragarri baldin badago, elkarrizketa duten 2 edo 3 eszena eta/edo eskaleta.

  • Partehartzaileen CVa.

  • Ekoizlearen CVa eta ekoiztetxearen bilakaera.

  • Irrati-difusioko erakundeekin izandako hitzarmenei, filmak jasotako laguntzei eta bestelakoei buruzko informazioa.

Aukeratutako 6 proiektuek bi orduko aholkularitza pertsonalizatua izango dute (feed-backa, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak, analisiak…), tailer honen antolakuntzak esleitutako egunetako batean (martxoaren 22, 23 edo 24ean) parte-hartzaile bakoitzari aukeraketa egin ondoren zehaztuko zaio ordutegia.

Aurkezteko data:

  • 2023ko martxoaren 2a baino lehenago aurkeztu behar dira Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko posta elektronikoan (a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu) atxikita dagoen formularioa behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa.

Informazio gehiagorako:

  • 943 326837

Zuek ere parte hartzea espero dugu.