PAZIENTZIA ETERNALAREN ARTEA

TXANTREAKO LIBURUTEGIA. Maiatzaren 2tik 31ra. ZURA ZIZELKATZEA: PAZIENTZIA ETERNALAREN ARTEA. JUANJO ABAURREAREN eskulturak.

Zaletasun hori pasio bihurtzen da. Erretiroa hartu ondoren, Juanjo Abaurreak material ezberdinekin lan egiten ikasteari ekin zion: forja, harria… baina zurak erakarri zuen. Haritz autoktonoa maite izan zuen, eta zizelkatzea lehen material hori eraldatuz adierazteko modu bihurtu zitzaion. Eta hasi zena, agian hobby bat bezala, sorkuntza artistiko bihurtu zen denborarekin. Juanjok pazientziaren bertutea aipatzen du, inspiraziora iristeko funtsezkoa baita, eta baita zurarekiko elkarrizketan ere.

Liburutegiko atarian pieza eskultorikoak jarriko dira ikusgai, askotariko teknika eta diseinuekin zizelkatuak.