“NEGU HURBILAK” FILMA

 

‘Negu hurbilak’ filma Locarnoko Zinemaldiko Cineasti del Presente sailean estreinatuko da

 

Abuztuaren 2tik 12ra gauzatuko den Locarnoko Zinemaldiak aurtengo Cineasti del Presente sailean parte hartuko duten lanak iragarri ditu, eta aukeratuen artean ‘Negu Hurbilak’ filma dago. Nabarmentzekoa da lan horrek bertan izango duela mundu mailako estreinaldia.

Ekain Albitek, Adrià Rocak, Nicolau Mallofrék eta Mikel Ibargurenek zuzendutako filma da eta Maluta films eta Cornelius Films dira ekoizleak. Ihesaldi baten istorioa da. Jazarpenak bultzatuta, ziurgabetasunean murgilduta dagoen neska gazte bat da protagonista. Ez daki non dagoen, nora doan, ezta iritsi nahi duen lekura heltzea lortuko duen ere, baina helburu argia du: muga zeharkatzea; izan ere, badaki horrek etxetik urrun eramango duela, dagoeneko ez baitago seguru.

Zorionak eta zorte on talde osoari!

 

 

 

 “Locarnon egotea amets utopiko bat egi bihurtzea da” 

 

Locarnoko Jaialdiak ‘Negu hurbilak’ filma aukeratu du ‘Cineasti del Presente’ sailean lehiatzeko. Aukeraketa horri esker, pelikulak A klaseko jaialdi batean izango du mundu mailako estreinaldia. Mikel Ibarguren da ‘Negu Hurbilak’ lanaren zuzendarietako bat, eta berarekin hitz egin dugu albiste bikainari buruz eta lanak ondoren izango duen ibilbideaz

 

Irakurri elkarrizketa ondorengo estekan:

 

Elkarrizketa